Mundua -

ATENTATUA

Trumpen hotelaren aurrean izandako leherketaren egileak ChatGPT erabili zuen plangintza egiteko

Matthew Livelsbergerek, trauma ondoko estresa zuen militar ohia, Adimen Artifiziala erabili zuen lehergailua nola jarri ikasteko. Zalantza teknikoak eta legezkoak ere argitu zituen.

Vegasen lehertu zen Tesla Cybertrucka. Argazkia: EFE
Vegasen lehertu zen Tesla Cybertrucka
Vegasen lehertu zen Tesla Cybertrucka. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Poliziak jakinarazi du urtarril hasieran Donald Trumpen hotelaren aurrean izandako leherketaren egileak Adimen Artifiziala erabili zuela atentatua planifikatzeko.

Matthew Livelsbergerek, trauma ondoko estresa zuen militar ohia, Adimen Artifiziala erabili zuen lehergailua nola jarri ikasteko. Urteberri egunean hil zen 37 urteko Livelsberger, Cibertruck Tesla autoaren barruan.

Horrela, zalantza teknikoak eta legezkoak ere argitu zituela adierazi du Poliziak, materialak nola lortu eta helburua lortzeko, Estatu Batuetako hedabideek zabaldu dutenez.

"Bagenekien Adimen Artifizialak gauzak aldatuko zituela noizbait", adierazi du Kevi McMahill Clark konderriko sheriffak. "Lehen aldiz erabili da ChatGPT horrelako gailuak egiteko", gaineratu du.

Liverlsberg Armadaren indar berezietako kidea zen eta, ikerketaren arabera, bere burua tiroz hil zuen ibilgailuan zeuden su artifizialek eta gas eztanda egin aurretik. Leherketan zazpi lagun zauritu ziren.

Cybertruck ibilgailua Coloradon alokatu zuten Turo plataformaren bidez (Airbnb antzeko alokairu-sistema), baita New Orleanseko harrapaketan erabilitako furgoneta ere, enpresak ohar baten bidez baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Inteligentzia artifiziala