Mundua -

Venezuela

Edmundo Gonzalezek suhiaren bahiketa salatu du

Madurok Caracasen kargua hartu baino egun batzuk lehenago gertatu da. Urtarrilaren 9rako manifestazioa deitu dute Maduroren aurka Caracasen. Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak baieztatu du klandestinitatetik aterako dela eta manifestazioan parte hartuko duela.

Edmundo Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edmundo Gonzalez Venezuelako presidentegai ohiak Rafael Tudares suhiaren bahiketa salatu du. Gertaera Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen inbestidura baino egun batzuk lehenago izan da.

"Rafael nire biloben eskolara zihoan, haurrak eskolan uztera. Beltzez jantzitako gizon kaputxadunek atzeman zuten, urre koloreko kamioneta batean sartu zuten, AA54E2C matrikula zuena, eta eraman egin zuten. Ordu honetan desagertuta dago", adierazi du X sare sozialean.

Madurok Caracasen kargua hartu baino egun batzuk lehenago gertatu da bahiketa, oposiziogilea Latinoamerikako hiriburura itzultzeko ahaleginean ari denean. Aste honetan bilera izan du Gonzalezek Joe Biden AEBko presidentearekin, Washingtonen, eta orain bira egiten ari da inguruan.

Manifestazioa urtarrilaren 9an

Maduroren kargu-hartzearen aurrean, manifestazioa deitu du oposizioak urtarrilaren 9rako. Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak baieztatu du klandestinitatetik aterako dela eta manifestazioan parte hartuko duela.

"Nik ez dut egun hori galduko. Egun historikoa izango da, venezuelar guztiok parte hartu nahi dugun eguna da", esan du diputatu ohiak prentsaurreko birtual batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro