Mundua -
KANADA
Trudeauk bere alderdiaren buruzagitza eta Kanadako lehen ministro kargua utziko dituela iragarri du
Hiru hauteskunde jarraian irabazi zituen politikariak (2015, 2019 eta 2021), baina indarra galtzen joan da azken urteetan eta iritzi-inkestak ez ditu une honetan oso aldeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, Alderdi Liberaleko buru gisa. Duela 11 urtetik zegoen karguan baina alderdian konfiantza falta gero eta handiagoa dago berarekiko eta urrian egingo diren hauteskundeetan porrota espero da, gainera, inkesten arabera. 9 urte egin ditu lehen ministro gisa.
"Alderdiko buruzagi gisa dimisioa emateko asmoa dut, lehen ministro gisa, alderdiak hurrengo buruzagia aukeratzen duenean", iragarri du Trudeauk. "Herrialde honek benetako aukera bat merezi du datozen hauteskundeetan", esan du egungo Kanadako lehen ministroak.
"Argi geratu zait barne borrokak izan behar baditut ez naizela aukerarik onena hurrengo hauteskundeetarako", esan du Trudeauk.
Aste honetan bertan Alderdi Liberalaren Exekutibo nazionala biltzeko da hautekunde estrategia zehazteko eta bilkura horren aurretik egin du iragarpena Trudeauk. Inkesta guztiek hauteskundeak galdutzat ematen dizkiete, kontserbadoreen aurrean.
Hiru hauteskunde jarraian irabazi ditu Trudeauk (2015, 2019 eta 2021), baina indarra galtzen joan da azken urteetan eta iritzi-inkestak ez ditu une honetan oso aldeko.
Donald Trumpekin ere oso harreman txarra izan du. "AEBetako 51. estatuko gobernadore gisa" izendatu izan du eta muga-zerga handiak ezartzeko mehatxua egin du.