Mundua -

CHARLIE HEBDO

Hasi da 'Charlie Hebdo'ren antzinako egoitzaren aurkako bigarren atentatuaren epaiketa

Erasoa 2020ko irailaren 25ean gertatu zen, hain justu bost urte aurretik 'Charlie Hebdo' aldizkariaren kontrako atentatu terroristaren inguruko epaiketa hasi eta egun gutxira. Bigarren eraso horretan bi pertsona larri zauritu ziren.

Charlie Hebdoren egoitza zaharraren aurkako bigarren erasoa. Artxiboko argazkia: AFP
Charlie Hebdoren egoitza zaharraren aurkako bigarren erasoa. Artxiboko argazkia: AFP
Charlie Hebdoren egoitza zaharraren aurkako bigarren erasoa. Artxiboko argazkia: AFP

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Hebdoren erredakzioaren aurkako atentatu jihadistaren 10. urteurrenaren bezperan, astelehen honetan 2020an aldizkari satirikoaren egoitza zaharraren aurka egindako bigarren atentatua epaitzeari ekin diote. Eraso hartan, bi pertsona larri zauritu zituzten. Akusatuen aulkian sei pertsona eseriko dira, pakistandar jatorrikoak.

Erasoa 2020ko irailaren 25ean gertatu zen, hain zuzen ere 12 hildako eragin zituen 2015eko atentatu terrorista epaitzen ari zirenean. Bost urte geroago, beraz, Parisek beste eraso terrorista bati egin behar izan zion aurre, Charlie Hebdo aldizkariaren antzinako erredakzioaren aurrean, Bastille auzoan.

Gizonezko bat aldizkariaren aintzinako egoitzara joan zen erasoa egiteko asmoz, baina ez zekien 2015eko atentatuaren ondotik Charlie Hebdoren argitalpenak toki sekretu batean egiten zirela. Aldizkariak Mahomaren argitalpenak egiten jarraitzen zuela eta, mendekua hartu nahi zuen ustezko erasotzaileak. Ustezko egileak Charlie Hebdoren erredakzioa zegoen eraikineko atean zeuden ikus-entzunezko agentzia bateko bi langileri eraso zien, eta larri zauritu zituen.

Akusatu nagusiak 29 urte ditu gaur egun, eta terrorismo-erailketa saiakera eta gaizkile taldeko kide izatea egozten dizkiote. Gainerako bost auzipetuei, berriz, azken kargu hori egozten diote. Horietariko hiru adingabeak ziren erasoa izan zenean, eta Fiskaltzak uste du ustezko erasotzaileari atentatua prestatzen lagundu ziotela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua