Mundua -

Pelicot kasua

Dominique Pelicotek ez du bere epaia errekurrituko, baina apelazio epaiketa bat egongo da

Dozenaka gizonek Gisele Pelicot emazteaz abusatu zuten, eta auzitegiak 3 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie. 15 akusatuk baino gehiagok errekurritu dute zigorra.

Gisele Pelicoten aldeko mezuak. Argazkia: EFE
Gisele Pelicoten aldeko mezuak. Argazkia: EFE
Gisele Pelicoten aldeko mezuak. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaitegiak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Dominique Pelicoti, hamarkada batez dozenaka gizonek hura bortxatu zezaten emazteari lasaigarriak emateagatik. Abenduan eman zuen epaia Avignongo (Frantzia) auzitegi batek, eta Pelicotek ez du errekurtsorik aurkeztuko, Beatrice Zavarro haren abokatuak jakitera eman duenez.

72 urteko Pelicot 51 gizon aulkira eraman zituen abusu-sare baten sortzailetzat jotzen da. Auzitegiak 3 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien horiei guztiei abenduaren 19an; epaia ez da behin betikoa eta oraindik apelazioak egon daitezke. Izan ere, 15 akusatuk baino gehiagok helegitea jarri dute dagoeneko, eta gainerakoek astelehen honetara arte dute epea.

Biktimak bista guztiak publikoak izatea erabaki zuen, eta bere abokatuek epaiaren ostean aurreratu zutenez, Gisele Pelicot "ez da bigarren epaiketa baten beldur". Epaia irakurri ondoren, emakumeak adierazi zuen ez zela damutzen hainbat hilabetez aurpegia eman izanaz, bere kasuak gutxienez beste biktima batzuei lagunduko dielakoan eta abusu horien pertzepzio soziala aldatuko duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Frantzia Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa