Mundua -

Estatu Batuak

Carter presidente ohiaren estatu-hileta Washingtonen izango da, urtarrilaren 9an

Hileta-ohoreak Donald Trump presidente hautetsiak kargua hartu baino 11 egun lehenago izango dira.

Carter presidente ohiaren memoria omentzeko eskatu die Bidenek herritarrei. Argazkia: EFE
Carter presidente ohiaren memoria omentzeko eskatu die Bidenek herritarrei. Argazkia: EFE
Dolu eguna Estatu Batuetan Jimmy Carter presidente ohiaren heriotzagatik

0:26

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Joe Bidenek iragarri du Jimmy Carter (1976-1981) agintari ohiaren estatu hileta datorren ostegunean (urtarrilak 9) izango dela, Washingtonen. Igandean hil zen, 100 urte zituela, zainketa aringarrietan egon eta gero.

Bidenek data hori Dolu Egun Nazional izendatu du Estatu Batuetan, eta Carter presidente ohiaren memoria omentzeko eskatu die estatubatuarrei.

Hileta-ohoreak Donald Trump presidente hautetsiak kargua hartu baino 11 egun lehenago izango dira.

Halaber, Estatu Batuetako bandera Etxe Zurian eta eraikin eta lursail publiko guztietan haga erdian jartzeko agindu du Biden presidenteak.

AEBko 39. presidentea izan zena zainketa aringarrietan zegoen, etxean, eta tratamendua jaso zuen melanoma gisako larruazaleko minbizi mota oldarkor batek jota zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden