Mundua -

Atentatua Alemanian

Bost pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu dira Magdeburgen izandako harrapaketan

Autoaren gidaria atxilotu egin dute, eta eraso terrorista gisa ari dira ikertzen kasua. Arrazoi islamofoboak egon omen daitezke erasoaren atzean.

Gabonetako azoka batean izan da harrapaketa. Argazkia: EFE
Gabonetako azoka batean izan da harrapaketa. Argazkia: EFE
Magdeburgeko gabonetako azokan harrapaketa izan zen unea

0:41

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost dira jada Magdeburgeko (Alemania) gabonetako azokan izandako harrapaketan hildakoak, eta zaurituak 200 baino gehiago dira, dozenaka zauritu larri tartean.

Poliziak harrapaketa egin zuen autoaren gidaria atxilotu zuen, 2006tik Alemanian bizi den Saudi Arabiako mediku bat da, eta gertatutakoa eraso terrorista gisa ikertzen ari dira. Bertako hedabideak zabaltzen ari diren informazioaren arabera, arrazoi islamofoboak egon daitezke erasoaren atzean.

Hildakoen artean gutxienez adingabe bat dagoela jakinarazi zuen Reiner Haseloff Saxonia-Anhalteko lehen ministroak erasoa gertatu zen lekuan bertan.

Tamara Zieschang Barne ministroak, berriz, zehaztu zuen erasotzaileak bakarrik jardun zuela, eta hiritik 50 kilometrora bizi zela, Bernburgen.

19:00ak pasatxo zirenean izan zen harrapaketa. Gizonak gabonetako azoka zeharkatu zuen, 400 bat metroan jendea aurrean eramanez, Municheko matrikula zuen alokatutako auto batekin.

magdeburgeko Gabonetako azoka. Argazkia: EFE

magdeburgeko Gabonetako azoka. Argazkia: EFE

Duela 8 urte, 2016ko abenduaren 19an, kamioi batek azoka baten aurka egin zuen Berlinen, eta 13 pertsona hil zituen. Erasotzaileak Italiara ihes egin zuen, eta Poliziak tiroz hil zuen bertan.

Olaf Scholz kantzilerrak kezka agertu du X sare sozialean: "Magdeburgetik datozen informazioak oso larriak dira. Biktimak eta horien senideak ditut buruan une honetan".

Saxonia-Anhalt estatuko hiriburua da Magdeburg, eta Alemaniako ipar-ekialdean dago, Berlin hiriburutik 130 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania bideoak Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur