Mundua -

ATENTATUA MOSKUN

Igor Kiriloven aurkako atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute

Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) jakitera eman dutenez, atxilotua Uzbekistango gizonezko bat da, eta, ustez, Ukrainako zerbitzu sekretuen jarraibideak bete zituen.

Igor Kirilov, artxiboko irudi batean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Igor Kirilov, artxiboko irudi batean
Igor Kirilov, artxiboko irudi batean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moskun izandako atentatuan Errusiako Defentsa Nuklearraren burua hil eta biharamunean, Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) Uzbekistango gizonezko bat atxilotu dute hilketaren egilea delakoan. Aipaturiko atentatuan Igor Kirilov teniente jenerala ez ezik, bere laguntzaileetako bat ere hil zen.

Zehazki, Kiriloven etxebizitzaren atarian, patinete batean bonba bat jartzea leporatzen diote atxilotuari.

Errusiako zerbitzu sekretuen (FSB) arabera, atxilotuak berak adierazi du Ukrainako zerbitzu sekretuek agindutakoa bete zuela. Horren arabera, Moskura iritsi ostean lehergai bat eman zioten, eta, ondoren, patinete elektriko batean jarri zuen bonba eta Kiriloven etxetik gertu utzi zuen .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina azken orduko Mosku bideoak Errusia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa