Mundua -

Analisiak

Nortzuk dira Damaskon sartu diren matxinoak?

Sirian indartsu sartu diren errebeldeak HTS, Hayat Tahrir al Sham, talde islamistak lideratuta daude. Beraiekin batera, Siriako Armada Nazionala dago, Turkiak babestutako talde ezberdinez osatutakoa.

FELIPE ETXEBARRIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian indartsu sartu diren errebeldeak HTS, Hayat Tahrir al Sham, talde islamistak gidatutakoak dira. Beraiekin batera, Siriako Armada Nazionala dago, Turkiak babestutako talde ezberdinez osatutakoa.

Bi talde hauek batera hasi zuten erregimenaren aurkako erasoa azaroaren 28an. Berehala lortu zuten Aleppo, Siriako bigarren hiria, eta Hama, laugarren hiria kontrolatzea. 

Abu Muhammad HTSaren sortzaileak Iraken Estatu Batuen aurkako matxinadan parte hartu zuen, Estatu Islamiarraren talde barruan. Hasieran Al Nasra moduan Al Kaida talde fundamentalistarekin bat egin zuen, baina 2016. urtean harremanak eten zituzten.

Orain HTS Siriako talde matxino indartsuena da. Estatu Batuek talde terroristen zerrendan daukate eta une honetan beldurra dago beraiek kontrolatzen duten eremuetan giza eskubiden urraketak izan daitezkelako. Talde errebeldetako militanteen exekuzioak izan daitezke, eta baita ere blasfemia edo adulterio salaketa dutenenak.

Siriako Armada Nazionala Turkiaren aldeko miliziez osatuta dago, eta interes nabaria dauka mugan koltxoi eremu bat sortuz, Turkiaren etsaiak diren kurdoak urrunduta izateko. Orain arte Ankarako Gobernuak babes garrantzitsua eskaini die Al Assad presidentea boteretik botatzeko ahalegindu direnei. Hala ere, oraintxuago konponbiderako jarrera handiagoa erakutsi du Turkoako Gobernuak.

Orain HTS eta Siriako Armada Nazionala aliatuak dira, baina iraganean etsaiak ere izan dira, eta etorkizunean beren jarrera berriz urrundu daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Felipe Etxebarria Siria