Mundua -

Hego Korea

Yoon-en kontrako mozioak ez du gehiengorik lortu, quorum faltagatik bertan behera gelditu baita bozketa

Mozioak aurrera egiteko beharrezkoa zen 300 legegileetatik 200en babesa, baina diputatu ofizialista gehienak atera egin dira aretotik eta 195 bozka baino ez dira egon. Bere aurkako bozketa baino ordu batzuk lehenago, Yoon Suk-yeolek barkamena eskatu du gerra-legea ezartzeagatik.

Hego Koreako Asanblea Nazionala, erdi-hutsik. Argazkia: EFE
Hego Koreako Asanblea Nazionala, erdi-hutsik. Argazkia: EFE
Hego Koreako Asanblea Nazionala, erdi-hutsik. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidentea kargutik kentzeko asmoz oposizioak aurkeztutako mozioa ez da aurrera ataera, Yoonen alderdikideek hura babestu baitute, aste honetan zehar hura kritikatu badute ere, presidenteak asteartean gerra-legea ezartzeagatik

Mozioak aurrera egiteko beharrezkoa zen 300 legegileetatik 200en babesa lortzea, bai eta diputatuen erdi behitzat aretoan egotea, baina ez dira bete, ez bata ez bestea. Izan ere, diputatu ofizialista gehienak atera egin dira aretotik eta 195 bozka baino ez dira egon.

Woo Won Shik Asanblea Nazionaleko presidenteak dei egin die kanpora joan diren parlamentariei, aretora itzul zitezen quoruma egoteko behintat, baina gutxi btzuk bainoa ez dira izan itzuli direnak, barruan zeudenen txalo artean, hori bai. 

Egoera airean egon da hainbat orduz, bertako 00:48ak bitartean margina baitzegoen bozketa egiteko, mozioa aurkeztu eta 72 orduko tartea bete arte, hain zuzen ere. Baina, prozesua erabat etenda zegoela ikusita, epe hori ez agortzea erabaki du Wook, eta bertan behera gelditu da bilkura. 

Yoonek barkamena eskatu du

Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidenteak barkamena eskatu die herritarrei astearte gauean herrialdea aztoratu zuen gerra-legea ezartzeagatik, eta adierazi du alderdiaren esku utziko duela bere kargua eta egoera politikoaren egonkortzea.

"Barkamena eskatzen dut, zinez, herritarrak kezkatzeagatik", esan du presidentearen egoitzatik egindako agerraldian, asteazken goizaldean gerra-legea bertan behera utzi zuenetik egindako lehenengo agerraldi publikoan.

"Larrialdi giroan presidente gisa hartutako erabakia izan zen gerra-legea ezartzearena", azaldu du agintariak, eta "erabaki horren ondorio politiko eta legalak" bere gain hartzen dituela gaineratu du.

Asanblea Nazionalak presidentea kargugabetzeko zentsura-mozioa bozkatuko du gaur, baina badirudi ezinezkoa izango dela aurrera egitea, bozketa hastear zenean agintean dagoen PPP alderdi kontserbadoreko ordezkari ia guztien aulkiak hutsik zeudelako, eta ezinezkoa zelako mozioak aurrera egiteko behar zuen bi hereneko babesa jasotzea.

Yoonek barkamena eskatu du bere konrtako bozketa aurretik. EFE.

Yoonek barkamena eskatu du bere konrtako bozketa aurretik. EFE.

Zentsura-mozioa eztabaidatzen ari ziren bitartean, 149.000 herritar elkartu dira Seulgo kaleetan, Asanblea Nazionalaren aurrean, presidenteari dimisioa ematea eskatzeko.

Protesta, Seulen. Argazkia: EFE

Protesta, Seulen. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea