Mundua -

ESTATU BATUAK

Joe Bidenek indultua eman dio Hunter semeari, epaitegiek armak legez kanpo edukitzeagatik errudun jo ostean

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak salatu duenez, semearen aurkako epaia bere aurkari politikoek bultzatu dute.

Joe Biden eta Hunter Biden, artxiboko argazki batean. EFE
Joe Biden eta Hunter Biden, artxiboko argazki batean
Joe Biden eta Hunter Biden, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak seme Hunterren indultua sinatu du igande honetan. Pasa den ekainean legez kanpo armak edukitzeagatik errudun jo zuten, eta orain presidente estatubatuarrak salatu du bere aurkari politikoek bultzatutako "akats judiziala" izan zela.

Bidenen arabera, Hunterri bestelako tratua eman zioten presidentearen semea izateagatik bakarrik.

Delaware estatuko epaimahai batek Hunter Biden hiru kargurengatik errudun jo zuen, 2018an, drogak kontsumitzen zituen garaian legez kanpo arma bat izateagatik. Egotzi zitzaizkion hiru delituetatik bik gehienez hamar urteko espetxe-zigorra dute; hirugarrenak, berriz, bost urte artekoa.

Biden presidenteak behin baino gehiagotan esana zuen ez zuela presidentearen barkamena erabiliko semearen arazo judizialak konpontzeko, baina azkenean bere hitza jan egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Joe Biden azken albisteak