Mundua -

Europako Batzordea

Euroganberak onespena eman dio Von der Leyen presidente eta Ribera presidenteorde izango dituen Batzordeari

Azken tramitea gaindituta, Europar Batasuneko gobernu talde berriak datorren igandean (abenduak 1) hasiko du bost urteko legegintzaldia.

Europako Batzorde berria
Europako Batzorde berria
Europako Parlamentuak argi berdea eman die Teresa Riberari eta Von der Leyenen Gobernuko gainerako kideei

0:41

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak behin betiko onespena eman dio Ursula Von der Leyen presidentea buru izango duen Europako Batzorde berriari. Gobernu taldeak aldeko 370 boto jaso ditu, eta kontrako 282. Halaber, 36 europarlamentari abstenitu egin dira.

Ursula Von der Leyenen gobernuak Europako Parlamentuaren % 51ren babesa lortu du, inoiz Europar Batasuneko gobernu talde batek lorturiko emaitzarik txarrena. Bigarrenez jarraian Europako Batzordeko presidente izango denak babes handiagoa eskuratu zuen uztaileko bozketan, baiezko 401 boto jaso baitzituen.

Gaurko bozketan agerian gelditu da Europako Parlamentuaren zatiketa. Gehiengo sinplea nahikoa zen Von der Leyenen gobernu talde berria onartzeko, eta hori Europako popularren, sozialdemokraten eta liberalen arteko akordioak bermatu du. Halaber, Berdeen taldeko eta eskuin muturreko ECR taldeko kide batzuek ere alde bozkatu dute. Aitzitik, kontrako botoa eman dute Espainiako popularrek. 

Gauzak horrela, eta azken tramitea gaindituta, Europar Batasuneko gobernu talde berriak datorren igandean (abenduak 1) hasiko du bost urteko legegintzaldia

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europako hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Giza Eskubideen Europako Auzitegia Europako Parlamentua