Mundua -

Ukrainia-Errusia gerra

Ukrainak AEBren ATACMS misilak erabili ditu aurrenekoz Errusiari bere lurraldean eraso egiteko

Putinek ohiko eraso bati erantzun nuklearra ematea ahalbidetzen duen doktrina onartu baino ordu batzuk lehenago izan da erasoa.

Volodimir Zelenski, Ukrainiako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski, Ukrainiako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski, Ukrainiako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Defentsa Ministerioak astearte honetan ziurtatu duenez, Ukrainako Indar Armatuek gauez eraso egin dute Brians eskualdean AEBren ATACMS irismen luzeko misilekin, AEBko Gobernuak horretarako oniritzia eman eta egun batzuetara.

Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez sei misil jaurti dituzte 03:25 inguruan (bertako ordua), eta horietako bost Errusiako aireko defentsa sistemek leherrarazi dituzte. Erasoak ez du hildakorik ezta zauriturik ere utzi, baina misil hondarrak instalazio militar batean erori eta sute bat eragin dute, Moskuren bertsio ofizialaren arabera.

Joan den asteburuan, Joe Bidenen Administrazioak betoa kendu zion ATACMS misilak Errusia barruko jomugei eraso egiteko erabiltzeari, eta horrek operazio-sorta berria ireki die Ukrainako indarrei, kontuan hartuta misil horiek 300 kilometroko irismena dutela.

Horren aurrean, Errusiak ohartarazi zuen mendebaldeko misilak erabilita bere lurraldeari eraso egiteak esan nahiko lukeela NATO gerran sartu dela; era berean, astearte honetan onartu du arma nuklearren erabilera gaitzen duen doktrina nuklear bat. Horren arabera, mota horretako armak erabili ahalko lituzke bere subiranotasuna mehatxatzen duten edozein arma konbentzionalekin egindako erasoen aurrean (droneak barne).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra