Mundua -

Ekialde Hurbila

Beiruten aurkako eraso oldea egin du Israelek, eta Hezbollahko komunikazio arduraduna hil du

Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak adierazi duenez, pertsona bakarra hil da eraso horretan, hots, Afif komunikazio burua, eta hiru lagun zauritu dira.

Beiruten izandako erasoetako bat. Argazkia: EFE
Beiruten izandako erasoetako bat
Beiruten izandako erasoetako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek eraso oldea egin du gaur, igandearekin, Beirut erdialdean eta mendebaldean. Azken hilabete honetan, lehenengoz erasotu du zuzenean Libanoko hiriburua. Eraso horretan Hezbollahko komunikazio arduradun Mohamed Afif hil du.

Baaz alderdiaren egoitza eta Afif bera (Baazen azken prentsaurrekoak emateaz arduratu da) zituen jomugan leherketak. 

Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak adierazi duenez, pertsona bakarra hil da eraso horretan, hots, Afif komunikazio burua, eta hiru lagun zauritu dira.

Oraingoz, baina, Hezbollahk ez du horren heriotza ofizialki baieztatu.

Beirut mendebaldean egindako erasoa

Esan bezala, Beiruten aurka indarrez oldartu da berriro ere Israel. Hiriaren mendebaldean, Mar Elias kaleko eraikin baten aurka egin du, Libanoko Albiste Agentzia Nazionalak jakitera eman duenez, nahiz eta ez duen zehaztu ze eraikin mota zen.

Erasoan bi pertsona hil eta hamahiru zauritu dituzte, Osasun Ministerioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila Libano