Mundua -

ERRUSIA-UKRAINA

Bidenek baimena eman dio Ukrainari irismen handiko misilak erabiltzeko Errusiaren kontra

Gaur-gaurkoz, ez dute berria baieztatu, baina hala baieztatzekotan, bultzada handia eman diezaioke Ukrainari, hain justu, Bidenek herrialdearen aginte makila Donald Trumpi igaro aurretik.

Joe Biden, AEBko jarduneko presidentea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Joe Biden, AEBko jarduneko presidentea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Joe Biden, AEBko jarduneko presidentea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBtako jarduneko presidenteak baimena eman dio Ukrainari AEBko irismen handiko misilak modu mugatuan erabiltzeko Errusiaren kontra, The Washington Post egunariaren arabera. 

Gaur-gaurkoz, ez dute berria baieztatu ez Etxe Zuriak ezta Pentagonoak ere. Volodimir Zelenskik ere ez du oraingoz ezer esan.

Iturrien arabera, Bidenen baimena Ipar Koreako milaka soldadu errusiarrei laguntzeko gerrara batu izanagatik etor liteke. Izan ere, Ukrainak Errusiarren esku dagoen Kursk eskualdearen kontrola berreskuratu nahi du. 

Zelenskiren gobernuak hilabeteak daramatza baimen hori eskatzen, argudiatuz armak bakarrik lagun diezaiekela tropa errusiarrak garaitzen.

Hala baieztatuz gero, Bidenen erabakiak laguntza handia eman diezaioke Ukrainari; izan ere, urtarrilean Donald Trumpi aginte makila emango dio, zeinak Ukrainako gerrarekin amaitu nahi duen.

Ildo horretan, Trump Errusiako presidentearekin akordio bat bultzatzen ari ote den beldur dira, Ukrainak tropa errusiarrek okupatuta duten lurraldearen zati bati uko egiteko.

Bidenek baimendutako armak, ATACMS izeneko misil supersonikoak dira, eta 190 milia edo 300 kilometroko irismena dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Joe Biden Errusia-Ukraina gerra