Mundua -

AEB

Trumpek Robert F. Kennedy Jr. txertoen aurkakoa aukeratu du Osasun Idazkaritzaren buru izateko

Kennedytarren 'ardi beltza'k —hautagai demokrata izan zen; ondoren, independentea, eta azkenik, Trumpen babesle— zuzenduko du osasun arloa. Kennedy Jr.ren ustez, txertoek autismoa sorrarazten dute eta tiroketak Prozacen kontsumoaren eraginez gertatzen dira.

Kennedy, Trumpen mitin batean. Artxiboko argazkia: EFE
Kennedy, Trumpen mitin batean.
Kennedy, Trumpen mitin batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente hautetsiak txertoen kontrakoa den Robert F. Kennedy Junior jarriko du kabineteko Osasun Idazkaritzaren arduradun.

Truth Social sare sozialean argitaratuko mezu batean, Trumpek esan du herritarren osasuna zaintzea "Administrazioko posturik garrantzitsuena da", eta deitoratu du "denbora larregiz eta engainua, desinformazioa eta manipulazioa erabilita, farmazia enpresek eta elikagai industriak zanpatuta izan dituzte estatubatuarrak". 

Buruzagi errepublikanoaren ustez, Osasun Idazkaritzak paper garrantzitsua izango du herritarrak "substantzia kimiko kaltegarri, kutsakor, pestizida, farmazia produktu eta elikagai gehigarriez babesteko". Izan ere, horiek eragin dute "osasunean dagoen krisi larria". 

"Erreferentziazko eta maila handiko ikerketa zientifikoa eta gardentasuna euren onera etorriko dira  Kennedy Jr.-ri esker, eta hala, gaixotasun kronikoen epidemia bukatuko da. Egin dezagun AEB handi eta osasuntsu berriro!", aldarrikatu du. 

Kennedyk X sareak emandako babesa eskertu dio Trump. "Ausardia eta lidergoa erakutsi dituzu, zerbitzari publiko zintzoa izango naiz", agindu du. 

Negazionista amorratua

Robert F. Kennedy Junior izen bereko AEBko fiskal nagusi ohiaren semea da, eta John F. Kennedyren presidente izandakoaren iloba, biak ala biak 60ko hamarkadan erailak. Ibilbide politiko aldakorra izan du Kennedyk azken hilabeteotan: aurrena, hautagai demokrata izan zen; gero, independente gisa aurkeztu zen, eta azkenik, abuztuan, Trump babestu zuen.  

Kennedytarrek babesa kendu zioten politikariak erakutsitako ideia konspiratzaileak tarteko. Pandemia garaian, birusa kaukasoarrak eta beltzak hiltzeko sortu zutela zabaldu zuen, eta txinatarrak eta judu askenaziak immuneak zirela. 

Defendatu duenez, tiroketak Prozac depresioaren kontrako botikaren kontsumoaren eraginez gertatzen dira, eta txertoek autismoa sorrarazten dute

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump