Mundua -
AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Trumpek zazpi estatu giltzarriak bereganatu ditu, Arizonan ere irabazita
Bertako 11 konpromisarioak ere eskuratuta, Trumpek 312 ordezkari lortu ditu, 2016an irabazitako hauteskundeetan baino 8 gehiago.
agentziak | eitb media
Donald Trump AEBko presidente hautatuak Arizonan ere irabazi du, CNN katearen arabera. Beraz, hautagai errepublikanoak zazpi estatu giltzarrietan irabazi du: Pennsylvania, Ipar Carolina, Georgia, Michigan, Wisconsin, Nevada eta Arizona.
Arizonako 11 konpromisarioak ere eskuratuta, Trumpek 312 ordezkari lortu ditu, 2016an irabazitako hauteskundeetan baino 8 gehiago.
Kamala Harris hautagai demokratak, ondorioz, 226 ordezkari eskuratu ditu, Clintonek baino bat gutxiago.
Arizonak giltzarri izaera berretsi zuen 2020ko hauteskundeean, Joe Bidenen alde, baina hautagai demokrataren eta Trumpen arteko aldea 10.457 botokoa izan zen.
Gainera, Trumpen garaipenak berretsi egiten du bertako boto-emaile errepublikanoek alde batera utzi dutela John McCain zenaren errepublikanismo moderatua.
Hala ere, demokratek albiste ona jaso dute estatu horretan, Ruben Gallego nagusitu baita Senaturako hauteskundeetan, Kari Lake Arizonako mugimendu trumpzalearen ordezkari nagusia garaituta.