Mundua -

AEB-ko Hauteskundeak

Joe Bidenek boterearen "trantsizio baketsu eta ordenatu" baten alde lan egingo duela ziurtatu du

Etxe Zuriko lorategietatik egindako hitzaldi batean, kargua utziko duen presidenteak bere ondorengoari agintea kritikarik egin gabe utziko diola azpimarratu du. Halaber, azken hauteskundeek sistema elektoralaren "zuzentasunari buruzko zalantzei amaiera emateko" balio izatea espero du.

Joe Biden, ostegun honetako hitzaldian.
Joe Biden, ostegun honetako hitzaldian.
Bidenek eskualdatze ''ordenatua'' agindu du: ''Ezin duzu zure herrialdea maitatu irabazten duzunean bakarrik''

0:43

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidenteak ostegun honetan aitortu duenez, demokratek hauteskundeen "bataila" galdu zuten asteartean, Donald Trump buru duen errepublikanoen aurka, eta trantsizio "ordenatua" agindu dio irabazleari, urtarrilaren 20an boterea har dezan, ezustekorik gabe.

Bidenek ez bezala, Trumpek, 2020ko hauteskundeetan ez zuen Bidenen garaipean aitortu eta Kapitolioaren erasoa bultzatu zuen, emaitzak berresteko prozesuan. "Ezin duzu zure herria maite irabazten duzunean bakarrik. Ezin duzu bizilaguna berarekin ados zaudenean bakarrik maitatu", esan du oraindik presidente denaka Etxe Zuriko lorategietatik.

Asteazkenean izan zuten lehen telefono bidezko harremana Bidenek eta Trumpek. Bidenek argi utzi nahi izan du bere ondorengoari agintea kritikarik egin gabe utziko diola, "hori baita estatubatuarrek merezi dutena". Halaber, espero du hauteskundeek Trumpek berak bultzatuta "sistema elektoralaren zuzentasunari buruz" Trumpek berak bultzatu dituen "zalantzei amaiera emateko" balio izatea. Bidenen hitzetan, sistema "zintzoa, bidezkoa eta gardena da".

Presidenteak Kamala Harris presidenteorde eta hautagai demokrataren figura goraipatu du, "porrota" izan dela, bai, baina "onartu" besterik ezin dela egin esan du. Zentzu horretan, "harro" aldarrikatu nahi izan du Administrazioak azken urteotan egin duen lana, "historikotzat" jo duen aro "zaila".

Azken alegatu politiko gisa, azpimarratu duenez, "74 egun geratzen dira agintaldia amaitzeko" eta "egun bakoitza da garrantzitsua", Errepublikarrek Etxe Zuriaren eta, ziurrenik, Kongresua osatzen duten bi ganberen kontrola eskuratu baino lehen (Senatuan gehiengoa ziurtatuta dute dagoeneko).

"Kolpeak saihestezinak dira, baina amore ematea barkaezina da", ohartarazi du Bidenek, eta beraren aita aipatu du esateraoan pertsona bat definitzen duena dela ezbeharren aurrean "altxatzeko erakusten duen bizkortasuna". "Porrot batek ez du esan nahi garaituta gaudenik", esan du Etxe Zuriko egungo maizterrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden