Mundua -

AEB-ko hauteskundeak

Kamala Harrisek porrota aitortu du: "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu"

Hautagai demokrata eta AEBko presidenteordeak Trump telefonoz zoriondu duela iragarri du, eta "botere aldaketa baketsu" baten alde lan egingo duela hitzeman.

Harris, bere hitzaldiaren une batean. EFE
Harris, bere hitzaldiaren une batean.
Harris: 'Hauteskundeen emaitza ez da guk nahi genuena, baina berriro itzuliko da argia AEBra'

0:43

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamala Harris hautagai demokrata eta AEBko presidenteordeak hauteskundeetan jasotako porrota aitortu du bozen biharamunean. "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu, boz batzuk galtzen direnean printzipio demokratikoa delako hori aitortzea", nabarmendu du. 

Emaitza kaskarrak ezagutu ahala husten joan zen Howard Unibertsitatera itzuli da Harris biharamunean, eta han eman du hitzaldia. Emaitzak gorabehera, Harrisek promestu du "AEBren argia" bueltatu egingo dela "lanean eta borrokan jarraitzen dugun bitartean". 

Harrisen hitzetan, "gaur Trump presidente hautetsiarekin hitz egin dut, eta zorionak eman dizkiot garaipenagatik. Jakinarazi diot trantsizioan lagunduko diogula berari eta bere lantaldeari, eta botere aldaketa baketsu batean parte hartuko dugula". 

Hala ere, azpimarratu du "askatasunaren, aukeren, justiziaren eta pertsona guztien duintasunaren aldeko borrokari" eutsiko diola. Izan ere, horiek dira, Harrisen aburuz, "gure nazioaren oinarrizko ideiak, AEBren onena erakusten duten idealak". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Kamala Harris