Mundua -

Hauteskundeak AEBn

Estatu Batuak, eta mundu osoa, AEBko presidentetzarako hauteskundeen emaitzen zain

Boto zenbaketak luze jo dezake, eta baliteke egunak edo asteak irautea. Ez dago argi, beraz, noiz jakingo dugun nor izango den presidentea.

Donald Trump eta Kamala Harris. Argazkiak: EFE
Donald Trump eta Kamala Harris.
Donald Trump eta Kamala Harris. Argazkiak: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako herritarrak modu masiboan joan dira astearte honetan hauteslekuetara, hurrengo agintaria aukeratzeko asmoz botoa ematera. Boto aurreratuaren zifrak, aurrez aurre edo postaz, historiako bigarren altuenak izan dira; beraz, boto bakoitzak hautagai baten edo bestearen aldeko balantza ezegonkortzeko balioko du. Ikusteko dago nor iritsiko den presidentetzara, Donald Trump presidente ohi errepublikanoa (2017-2021) edo Kamala Harris presidenteorde eta hautagai demokrata.

Trumpek migranteen kontra egin du berriro kanpainako azken ekitaldian
Trumpek migranteen kontra egin du berriro kanpainako azken ekitaldian
Trumpek migranteen kontra egin du berriro kanpainako azken ekitaldian

0:57

Harrisek igandean jakinarazi zuen posta bidez bidali zuela bere botoa Kaliforniara, han erregistratuta baitago. Bestalde, hautagai errepublikanoak Palm Beachen (Florida) eman du botoa, Mar-a-Lago egoitzatik gertu dagoen ikastetxe batean, Melania emaztearekin batera, 11:40an (16.40 GMT). "Gaur gauean garaipen handia izango da", adierazi du, "Georgian eta leku guztietan oso ondo doakigu".

Kamala Harris ''baikor'', AEBn aro berri bat hastear dela sinetsita
Kamala Harris ''baikor'', AEBn aro berri bat hastear dela sinetsita
Kamala Harris ''baikor'', AEBn aro berri bat hastear dela sinetsita

0:50

Egunaren hasieran, Estatu Batuetako hauteskunde agintariek bozketa lasaia eskatu zuten istiluak eta indarkeria ekintzak saihesteko, eta herritarrei konspirazioaren teoriei muzin egiteko eskatu zieten. Hala ere, zenbait gertakarik eguna lausotu dute; besteak beste, Kapitolioko Poliziak gizon bat atxilotu du, zuzi bat eta bengalazko pistola bat zeramatzala, eta "erregai usaina" zuela. Gainera, Georgia estatuan, bonba-mehatxuak jaso dituzte bi hauteslekutan, eta FBIk jakinarazi du hainbat hauteslekuren aurka, "sinesgarriak ez diren" mehatxuak jaso dituela eta horietako asko "Errusiako posta elektronikoko domeinuetatik" egindakoak direla.

Halaber, Pennsylvanian, software-arazoak izan dituzte Cambria konderrian boto-orriak irakurtzeko makinetan. Hori dela eta, epaile batek konderriko bozketa bi orduz luzatzea agindu du, bertako 22:00ak arte (01:00 GMT). Estatu Departamentuak arazoak onartu ditu, eta "betetako boto-orriak onartuko direla eta Hauteskunde Kontseiluak zenbatuko" dituela ziurtatu du.

Begi guztiak Northamptoneko emaitzei so: azken mendean, bertan irabazi dutenek Etxe Zuria eskuratu dute
Begi guztiak Northamptoneko emaitzei so: azken mendean, bertan irabazi dutenek Etxe Zuria eskuratu dute
Begi guztiak Northamptoneko emaitzei so: azken mendean, bertan irabazi dutenek Etxe Zuria eskuratu dute

2:58

Nola jarraitu hauteskunde gaua

AEBn ez dago erakunde bateraturik zenbaketaren berri emateko. Horren ordez, hedabideek euren proiekzioak publikatuko dituzte minutuz minutu, eta irabazlea iragarriko dute euren proiekzioetan hautagaietako bat 270 konpromisarioen langara iristen denean.

Zeri begira egon behar dugu kontaketan, orduan? Batik bat, estatu kulunkari izenekoei (ingelesez, swing states). Estatu gehienek berdin bozkatzen dute hauteskunde guztietan. Adibidez, Kalifornian beti irabazten du Alderdi Demokratak, eta Texasen, aldiz, Errepublikanoak. Kulunkariak, hain zuzen ere, kolorez aldatu ohi diren estatuak dira, eta horiek margotu ohi dituzte azken emaitzak, demokraten urdinarekin edo errepublikanoen gorriarekin.

Zazpi dira estatu giltzarri nagusiak, eta horietatik, Trumpek aldea du Arizonan, Nevadan, Pennsylvanian, Ipar Carolinan eta Georgian, eta Harrisek Wisconsinen eta Michiganen.

AEBko hauteskunde-gau zirraragarria jarraitzeko gida
AEBko hauteskunde-gau zirraragarria jarraitzeko gida
AEBko hauteskunde-gau zirraragarria jarraitzeko gida

1:18

270 konpromisarioren langara heldu eta gero, hautagaiek garaipen eta porrot hitzaldiak egitea izan da beti herrialdeko politikako tradizioa, baina duela lau urte Trumpek hankaz gora jarri zuen, uko egin baitzion hauteskundeen emaitzak onartzeari. Horren ondorioz, trumpzaleek eraso egin zioten Kapitolioari, eta presidente ohia epaitu egin zuten horregatik (epaileek, baina, ez dute epaia eman oraindik).

Etxe Zuria ez ezik, Ordezkarien Ganbera eta Senatua ere izango dira jokoan gaurko hauteskundeetan. Izan ere, Behe Ganbera osoa eta Goi Ganberako heren bat ere berrituko dituzte gaurkoan.

Hauteskundeen ostean, zer?

Gaurko hauteskundeen ostean, presidente aldaketa ez da berehalakoa izango, AEBko sistema politikoan mugiezinak direlako epeak: hauteskundeak azaroko lehen astelehenaren osteko lehen asteartean dira, eta presidente berriak urtarrilaren 20an egingo du karguaren zina, Kapitolioan.

Presidente berriak ekonomia izango du erronka nagusi, baina immigrazioa eta segurtasuna ere herritarren kezka nagusietakoak dira. Trumpek, adibidez, migratzaileek "inbasioa" egin dutela salatu du, eta kanporatze masiboak promestu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hauteskundeak Kamala Harris