Mundua -

AEBko hauteskundeak

'Swing States', AEBko bozetan erabakigarriak izan daitezkeeen zazpi estatu giltzarriak

Nevadan, Michiganen, Arizonan, Ipar Carolinan, Wisconsinen, Georgian eta Pennsylvanian gertatzen denaren araberakoak izango dira AEBko Presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak, horiek guztiak estatu giltzarriak baitira Harrisen eta Trumpen arteko lehian.

Estatu giltzarriak 2024ko hauteskundeetan. Argazkia: EITB
Estatu giltzarriak 2024ko hauteskundeetan
Estatu giltzarriak 2024ko hauteskundeetan. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Swing StatesHorrela deitzen dira AEBko hauteskundeetako estatu giltzarriak, zeintzuetan zaila den aurreikustea demokratak ala errepublikanoak gailenduko diren.

Hala, Donald Trump ala Kamala Harris AEBko presidente hautatuko duten azaroaren 5eko hauteskundeetako giltza dute estatu giltzarri horietako boto-emaileek.

Inkesten arabera, inoizko hauteskunde lehiatuenak izango dira. Horregatik, estatu "kulunkariek" izango dute oraingo honetan ere Etxe Zuriko atea zabaltzeko giltza.

Hain zuzen ere, Nevadan, Michiganen, Arizonan, Ipar Carolinan, Wisconsinen, Georgian eta Pennsylvanian gertatzen denaren araberakoak izango dira AEBko Presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak. Guztira, 93 ordezkari dituzte estatu horiek. 

Esan bezala, boto-joera argirik ez duten estatuak dira guztiak. Pennsylvaniak du indarrik handiena (19 boto), eta han boto-emaile hispaniarrek paper garrantzitsua dute.

Bestalde, Georgiak 16 ditu, Ipar Carolinak beste 16, Michiganek 15, Arizonak 11, Wisconsinek 10 eta Nevadak 6.

Hauteskunde sistema

Estatu giltzarrietan hautaketa ez da zuzena, hau da, herritarrek ez dute hautagai gustukoena aukeratzen, hautesle talde bat baizik. Gerora, horiek izango dira presidentea eta presidenteordea aukeratzen dutenak (datorren abenduaren 17an).

AEBk 538 hautesle ditu orotara, 50 estatutan banatuta (435 Ordezkarien Ganberan, 100 Senatuan eta 3 Washingtonen). Estatu bakoitzak 3 boto ditu gutxienez, Kongresuan duen ordezkaritzaren arabera.

Presidentetza lortzeko, hautagaiek 270 boto eskuratu behar dituzte. Kopuru horretara iristen den hautagairik ez badago, Ordezkarien Ganberak aukeratzen du irabazlea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak