Mundua -

Ekialde Hurbila

Gutxienez 45 pertsona erail ditu Israelek Libanon azken 24 orduetan egindako erasoetan

Najib Mikati Libanoko lehen ministroak salatu du Israelek Libanoko hegoaldean eta ekialdean emandako dozenaka herrien ebakuazio-aginduak "gerra krimena" direla, biztanleria zibila indarrez mugitzera behartzen baitute.

Drone-eraso baten ondorioak, Sarafanden (Libano), asteartean. EFE
Drone-eraso baten ondorioak, Sarafanden (Libano), asteartean. EFE
Drone-eraso baten ondorioak, Sarafanden (Libano), asteartean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 45 libanoar hil eta 110 zauritu ditu Israelek azken 24 orduetan Libanoren aurkako erasoetan. Urtebetean eraildakoak 2.865dira dagoeneko, gehienak irailaren 23tik hona, Israelek bonbardaketa masiboak egiteko kanpaina hasi zuenetik.

Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak ostegun honetan zabaldu duen komunikatu baten arabera, azken 24 orduetan Israelek 68 aire-eraso egin ditu herrialdeko hainbat eremuren aurka, bereziki Hegoaldeko eskualdearen eta Nabatiyeren aurka, herrialdearen hegoaldean, eta Baalbeken aurka ere (ekialdean). Azken honetan bigarren egunez ebakuazio-aginduak jaso dituzte. 

Erasoetako baten helburua etxebizitza bat izan da, hain zuzen ere Baalbeketik 10 kilometro iparraldera dagoen Makneh herriko bizitegi-auzo batean, bost lagun hil dituzet han. Libanoko Albiste Agentzia Nazionalak salatu duenez, "Makneh herria ez zegoen ebakuazio-abisuan aipatutako herrien artean".

Bestalde, Najib Mikati Libanoko lehen ministroak ohartarazi du Israelek Libanoko hegoaldean eta ekialdean dozenaka herri ebakuatzeko emandako agindu horiek "gerra krimena" direla, biztanleria zibila indarrez mugitzera behartzen baitute.

Halaber, gogorarazi du ebakuazioena, "Israelek egindako bestelako krimenei" gehitzen zaiela, besteak beste, "hilketak, suntsiketa eta sabotajea", eta nazioarteari eskatu dio "Israelen gaineko presioa areagotzeko", "erasoa geldi dezan".

Hizbularekin liskarrak hasi zirenetik, Israelek 300 bat herri ebakuatzeko agindua eman du.

Su-etena, bermeekin

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk ostegun honetan AEBri jakinarazi dionez, Hezbola alderdi xiitarekin adostutako su-eten akordioek bermatu egin behar dute Libanotik ez dagoela "segurtasunerako mehatxurik".

Hala, "gai nagusia ez da akordio baten edo bestearen inguruko izapideak egitea, baizik eta Israelek Libanotik bere segurtasunaren aurkako edozein mehatxu betetzeko eta zapuzteko duen gaitasuna eta erabakia, egoiliarrak euren etxeetara itzultzea ahalbidetzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila Libano