Mundua -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Trump "politikoki giltzapetu" egin behar dela esan du Bidenek

Trumpen kanpainak Bidenen adierazpenak gaitzesteko eskatu dio Harris presidentegai demokratari. Bestalde, Eminem rap abeslariak Alderdi Demokrataren mitin batean parte hartu du Obamaren alboan, eta Harrisi botoa ematea eskatu du.

Kamala Harris eta Joe Biden, elkarrekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Kamala Harris eta Joe Biden, elkarrekin, artxiboko irudi batean
Kamala Harris eta Joe Biden, elkarrekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 5ean Ameriketako Estatu Batuetan egingo diren Presidentetzarako hauteskundeen atarian, hauteskunde kanpainako giroa berotzen ari da.

Donald Trump presidente ohi eta Alderdi Errepublikanoko presidentegaia "giltzapetu" egin behar dela esan du bart Joe Biden AEBko presidenteak hauteskunde kanpainako mitin batean, eta segundo batzuk geroago "politikoki" giltzapetu behar dela zehaztu du.

New Hampshire estatuan egindako mitin batean Bidenek ohartarazi duenez, AEBko demokrazia "jokoan" dago eta Trumpek hauteskundeak irabaziz gero "zer gertatuko litzatekeen" pentsatzeko eskatu die jarraitzaileei. Demokraziarentzat "benetako mehatxua" ez ezik, Errepublikarentzat "arriskutsua" dela nabarmendu du. "

Trumpen kanpainak Bidenen adierazpenak gaitzesteko eskatu dio Harris presidenteorde eta presidentetzarako demokraten hautagaiari.

Bestalde, Eminem rap abeslariak Alderdi Demokratak Detroit hirian (Michigan) egin duen mitinean parte hartu du, Barack Obama presidente ohia jendaurrean aurkeztu eta Harrisi botoa ematea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden Kamala Harris