Mundua -

ekialde hurbila

Netanyahuren etxebizitza droneekin erasotzen saiatu dira

Erasoa gertatu denean Israelgo lehen ministroa eta bere familia ez zeudela etxean esan du Israelek. Bien bitartean, gutxienez 33 pertsona hil eta 70 zauritu dira Israelek Gaza iparraldeko Jabaliako errefuxiatu-eremuan egindako erasoan.

Netanyahuren etxebizitza ataria, erasoaren ondoren. Argazkia: EFE
Netanyahuren etxebizitza ataria, erasoaren ondoren. Argazkia: EFE
Netanyahuren etxebizitza ataria, erasoaren ondoren. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Zesarea hirian duen egoitza pribatura droneak erabiliz egindako eraso bat salatu du Israelek.

Lehen ikerketen arabera, Hezbollah milizia xiitak egin du. Libanotik Israelera zihoazen hiru drone identifikatu ditu Israelek. Horietako bi geldiarazi dituzte eta hirugarrena Zesarea hirian erori da, Israelgo Armadak jakitera eman duenez.

Erasoa gertatu denean, Benjamin Netanyahu eta bere emaztea ez zeuden etxean, ezta familiako inor ere. Erasoak ez duela biktimarik eragin esan dute lehen ministroaren iturriek.

Bien bitartean, gutxienez 33 pertsona hil eta 70 zauritu dira gaur goizaldean Israelek Gaza iparraldeko Jabaliako errefuxiatu-eremuan egindako erasoan. Alabaina, hildakoak 50 izan daitezke, hainbat egoiliar hondakinen artean harrapatuta gelditu direlako, bertako hedabideen arabera.

Beste bi pertsona hil dira Libanon, Beirut iparraldean dagoen Jounieh herrian, Israelgo Armadak droneak erabiliz egindako eraso batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Israel Palestina gaur Netanyahu, Israelgo lehen ministroa