Mundua -

Gaza

Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du, Gazan

Sinwar urriaren 7ko erasoen burua zen, eta Israelek Gazaren aurka abiatutako erasoaldiaren helburu nagusia.

Yahya Sinwar Hamaseko burua, artxiboko argazki batean
Yahya Sinwar Hamaseko burua, artxiboko argazki batean
Yahya Sinwar Hamaseko burua, artxiboko argazki batean

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du Gazan, Israelgo Armadak baieztatu duenez.

Yahya Sinwar urriaren 7ko erasoen burua izan zen, eta Gazaren aurkako erasoaldiaren helburu nagusi zuen Tel Avivek.

Hamesek ez du ofizialki ezer baieztatu, baina mugimendu islamistaren iturriek aitortu egin dute Sinwar hilda dagoen "zantzuak" dituztela, Reuters agentziak azaldu duenez.

Antza, Israelgo tropen eta Hamasen milizianoen arteko borroketan hil zuten atzo Sinwar, Rafahn.

Duela ordu batzuk, Gazan hiru "terrorista" hil zituela iragarri zuen Tel Avivek, eta horietako bat Hamaseko burua ote zen egiaztatzen ari zirela gaineratu zuen, DNA proben emaitzen zain.

U7ko burua

Sinwar abuztuaren 6an izendatu zuten Hamaseko buru, Israelek Ismail Haniyeh aurreko buruzagia hil eta gero.

Israelek urriaren 7ko erasoen burutzat jo zuen. Egun hartan, Hamasek 1.200 pertsona hil eta 250 bahitu zituen Israelen, eta, harrezkero, Tel Avivek Gazaren aurkako erasoaldi gordina abiatu zuen.

Israelek Hamaseko hainbat buruzagi hil izan ditu iraganean, hala nola Ahmed Yasin jekea (2004), Abdelaziz Rantisi (hilabeteren ostean), Salah Shehade (2002) eta Ahmed Yabari (2012).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Hamas Benjamin Netanyahu