Mundua -
ekialde hurbila
Gutxienez 26 pertsona hil eta 114 zauritu dira azken 24 orduotan Israelek Libanon egindako erasoetan
Libanoko hainbat puntu bonbardatu ditu Israelek, eta gutxienez 26 pertsona hil dira eraso horietan. Israelen ofentsiba hasi zenetik, 2.255 pertsona hil dira herrialdean.
eitb media
Gutxienez 26 pertsona hil eta 114 zauritu dituzte azken 24 orduotan Israelek Libanon egindako erasoetan, Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak gaur, larunbata, argitaratutako balantzearen arabera.
Iturri horrek baieztatu duenez, 17 hildako eta 62 zauritu zenbatu dituzte Libano hegoaldean; hiru hildako eta 41 zauritu Nabatiehn (Beirut hegoaldean 73 kilometrora dagoen hiria); hildako bat eta 22 zauritu Baalbeken (Beirut ekialdean 86 kilometrora dagoen hiria); eta bost hildako eta 19 zauritu Hermelen (Beirut iparraldean, 143 kilometrora).
X sare sozialean Ministerioak azaldu duenez, "Israelen ofentsiba hasi zenetik, 2.255 pertsona hil eta 10.524 zauritu dira" Libanon.
Duela bi aste, Israelgo Armadak bere ofentsiba gogortu zuen Libano hegoaldean, Dahye eskualdean, bonbardaketa gogorrak eginez.