Mundua -
AEB
16 pertsona hil dira dagoeneko Milton urakanaren ondorioz, Floridan
Asteazken gauean 3. kategoriara igo zen urakana, eta orduko 193 kilometroko haizeteak eragin zituen. Orduek aurrera egin eta itsasora gerturatu ahala, indarra galduz joan da, 1. kategoriara jaitsi arte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gutxienez 16 lagun hil dira Milton urakanaren ondorioz, Floridan (AEB), agintariek gaur, ostiralarekin, egindako azken balantzearen arabera.
Azken hildakoa 60 urteko gizonezko bat da. Dirudienez, goi tentsioko kable bat zapalduta zendu da, hondakinak garbitzen ari zela, ABC Newsek jasotako ohar batean zehaztu dutenez.
Asteazken gauean 3. kategoriara igo zen urakana, eta orduko 193 kilometroko haizeteak eragin zituen. Orduek aurrera egin eta itsasora gerturatu ahala, indarra galduz joan da, 1. kategoriara jaitsi arte.
Aurten AEB astindu duen bosgarren urakana da Milton, eta Floridara iritsi den hirugarrena. Bestalde, Helene izan da azken 50 urteotan Ameriketako Estatu Batuetan izan den bigarren urakanik bortitzena, Katrinaren ostean. Hain zuzen ere, 2005ean, 1.833 pertsona hil ziren Katrina urakanaren ondorioz.