Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hamasen erasoak urtebete, txertaketa kanpaina eta osasun ituna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Hamasen erasoko biktima baten senitartekoa, negarrez. EFE
Hamasen erasoko biktima baten senitartekoa, negarrez.
Hamasen erasoko biktima baten senitartekoa, negarrez. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hamasen erasoak urtebete: 2023ko urriaren 7an, 06:30 aldera, Hamasek erasoa burutu zuen Gazako Zerrendako mugan, 2.220 kohete jaurtita. 1.200 pertsona hil (809 zibil eta 314 militar), 14.970 zauritu eta 252 bahitu zituen. Eraso horrengatik mendekua agindu zuen Israelek, eta sarraskia eragin Gazan. Urtebeteko epean 42.000 pertsona hil eta 97.000 zauritu ditu. Gainera, 10.000 herritar desagertuta daude hondakinen artean. 

- Txertaketa kanpaina EAEn: Gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina gaur abiatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduko zaio. 

- Osasun ituna: Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia du gaur lortu asmo duen osasun itunaren ildo nagusiak azaltzeko. Duela hilabete batu zen lehen aldiz osasungintzaren inguruko mahaia, arloko eragileak bertan zirela. Sumarrek eta LABek ere gaur aurkeztuko dituzte itun horretarako dituzte proposamenak. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak Gazako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina albisteak Osasun albisteak Koronabirusa olatu berria Ekialde Hurbila gaur Hamas albisteak Benjamin Netanyahu