Mundua -

ekialde hurbila

Israelek Libano helmuga zuen konboi humanitario bat bonbardatu du Sirian

Gertakariak Homs hegoaldeko industriagune batean jazo dira. Hiru osasun-langile zauritu dira erasoan.

Gazako konboi humanitario baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gazako konboi humanitario baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gazako konboi humanitario baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo hegazkinek Libano helmuga zuen elikagaiez eta medikuntzako materialez betetako konboi humanitario bat bonbardatu dute gaur, igandea, Siriako Homs hirian, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez.

Gertakariak Homs (Siria) hegoaldeko industriagune batean jazo dira, Irango Khodro automobil-enpresak fabrika duen lekuan. Hiru osasun-langile zauritu dira erasoan.

Dirudienez, egunotan 150 kamioik gurutzatu dute Iraketik Siriararako muga, gero Libanora iristeko. Operazio hauek "Siriako inteligentzia militarraren babespean" egin dira, "Libanori laguntzeko ekimen humanitarioen barruan", Siriako GKBren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina gaur Siria Zer gertatzen ari da Libanon?