Mundua -

nobel sariak

Astelehen honetatik aurrera ezagutuko dira 2024ko Nobel saridunen izenak

Urriaren 7a eta 14a bitartean iragarriko dituzte, Stockholmen eta Oslon. Bakearen Nobel saria nori emango dioten urriaren 11n zabalduko dute, eta Literaturarena, berriz, urriaren 10ean.

Nobel sariak 2024.
Nobel sariak 2024.
Nobel sariak 2024.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2024ko Nobel saridunen izenak urriaren 7tik aurrera emango dituzte jakitera. Medikuntzakoa izango da iragarriko duten lehena, eta, ondoren ezagutuko dira Fisikakoa, Kimikakoa, Literaturakoa, Bakearena eta Ekonomiakoa. Sariak banatzeko ekitaldia, berriz, abenduaren 10ean egingo dute.

Aurtengoa Ekialde Hurbileko egoerak eta Ukrainako gatazkaren hirugarren urteurrenak markatuko ditu.

Bakearen eta Literaturaren Nobel sariek piztu dute ikusmin handiena, eta horien inguruan izaten da espekulazio gehien.

Stockholmeko Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuko (SIPRI) zuzendari Dan Smithek aurten Bakearen saria ez ematea iradoki du, hau da, "urte zuria" izatea, mundu guztian hedatzen ari diren gatazkak direla-eta.

Palestinako Iheslarientzako Nazio Batuen Agentzia (UNRWA), Nazioarteko Justizia Auzitegia (CIJ) eta Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia daude urriaren 11n iragarriko den Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen artean.

Egutegia

Urriak 7: Medikuntza

Urriak 8: Fisika

Urriak 9: Kimika

Urriak 10: Literatura

Urriak 11: Bakea

Urriak 14: Ekonomia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Nobel sariak 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea