Mundua -

Ekialde Hurbila

G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta

Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.

G7ak Italian egin zuen goi bileraren argazkia. EFE
G7ak Italian egin zuen goi bileraren argazkia.
G7ak Italian egin zuen goi bileraren argazkia. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak G7aren premiazko bilera deitu du gaurko, Ekialde Hurbileko gatazka are gehiago gaiztotu dela eta. EFE albiste agentziak zabaldu du berria, Italiako Gobernuko iturriak aipatuta.

Oraingoz, ez dute zehaztu bilera zein ordutan izango den, estatuburuen agendak koordinatu behar baitituzte. 

Melonik du aurten G7ren txandakako presidente kargua. Italiarekin batera, Alemaniak, Kanadak, AEBk, Frantziak, Japoniak eta Erresuma Batuak osatzen dute G7a. 

Italiako lehen ministroak nabarmendu duenez, "Italiak irtenbide diplomatikoarekin du konpromisoa". Azken orduetan are gehiago hedatu da eskualde horretan gatazka. Izan ere, Israel Libano inbaditu zuen, eta Iranek 200 bat misil jaurti zizkion Israeli. 

Iranen erasoa berehala gaitzetsi zuen Melonik atzo, eta bere gobernua bildu, "hartu beharreko neurriak" adosteko. 

Aurreratu duenez, Italiak Segurtasun Kontseiluari proposatuko dio Libanorako Nazio Batuen Behin-behineko Indarrei (UNIFIL, gazteleraz) baliabide gehiago ematea, "Israel eta Libanoren arteko mugan segurtasuna bermatze aldera". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Alemania Frantzia Japonia Eguneko albisteak Albisteak Iran Israel Italia Kanada Ekialde Hurbila