Mundua -

VENEZUELA

Venezuelak baieztatu egin ditu atxilotutako bilbotarren izenak eta leporatzen dizkien karguak

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan du "babes diplomatikoa" emango dietela, baina ez du argitu nahi izan zeintzuk diren leporatzen dizkieten karguak.

venezuelan atxilotutako bilbotarrak. Argazkia: EFE
venezuelan atxilotutako bilbotarrak. Argazkia: EFE
venezuelan atxilotutako bilbotarrak. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako ministroak iragarri du Venezuelako Gobernuak jada baieztatu dituela espioitza leporatuta atxilotu zituzten bi bilbotarren izenak eta egozten dizkien karguak.

Espainiaren diplomaziaburuak Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, aurreko astearen amaieran izan zuen atxiloketaren eta leporatzen zaizkien karguen baieztapen ofiziala, Yvan Gil Venezuelako Atzerri ministroari eskatu ostean.

Hori horrela, Albaresek iragarri du orain "babes diplomatikoa" emango dietela Jose Maria Basoa Valdovinosi eta Andres Martinez Adasmeri, "injustuki atxikita dauden bi aberkideak dagokien lekura, senideen aldamenera, itzul daitezen".

Leporatzen zaizkien karguez galdetuta, ministroak ez du zehaztu nahi izan, "intimitaterako eskubidea" dutela argudiatuta. Hori bai, azpimarratu du ez dutela "inolako zerikusirik Espainiako inolako erakunderekin, are gutxiago CNIrekin".

Albaresek jakinaren gainean jarri omen ditu bi bilbotarren familiak eta Imanol Pradales lehendakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Venezuela