Mundua -
KRISIA VENEZUELAN
Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente legitimo gisa onartu du Euroganberak
Ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 boto eta 12 abstentzio jaso ditu, eta Maria Corina Machado ere Venezuelako indar demokratikoen buruzagi gisa onartu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Parlamentuak Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko burua Venezuelako presidente legitimoa eta demokratikoki aukeratua izan zela onartu du ostegun honetan, Europako Alderdi Popularraren baiezkoekin, ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin aurrera atera den testu ez-lotesle batean.
Ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 boto eta 12 abstentzio jaso ditu, eta Maria Corina Machado Venezuelako indar demokratikoen liderra dela onartu du. Horrez gain, Europar Batasunari eta bere estatu kideei -kanpoko politikan eskumena dutenei- Gonzalez aitortzeko eskatu die.