Mundua -

VENEZUELA

Espainiarekiko harremanak haustea "ebaluatzea" eskatu du Venezuelako Parlamentuak

Aurkeztutako testuak dio "ultraeskuindar espainiarrek" azken urteotan "aterpea eman" dietela "kriminal faxista eta terrorista aitortuei".

Venezuelako Parlamentua, astearte honetan. Argazkia: EFE
Venezuelako Parlamentua, astearte honetan.
Venezuelako Parlamentua, astearte honetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Parlamentuak ebazpen-proposamen bat aurkeztu du astearte honetan Espainiarekiko harremanak haustea "ebaluatzea" eskatzeko. Zehazki, bi herrialdeon arteko harreman diplomatikoak eta komertzialak haustea azter dezala eskatu dio Ganberak Nicolas Maduroren Gobernuari. Espainiako Gobernuak, joan den irailaren 11n, Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako presidente hautatu gisa aitortu ondotik iritsi da Venezuelako Parlamentuaren ebazpena.

Roy Daza diputatuak irakurri zuen testua, atzoko saioan. Esan zuenez, "Espainiako Diputatuen Kongresuak Venezuelako instituzionaltasunaren aurka egindako esku-hartzearen aurrean", Venezuelako Gobernuari eskatzen diote "beharrezko denbora" har dezala, "Espainiako Erresumarekin harreman diplomatikoak eta komertzialak haustea aztertzeko".

Halaber, ebazpenaren arabera, uztailaren 28ko hauteskundeetan "Nicolas Maduro hautatu zuen presidente Venezuelako herriak" eta "herriaren borondatea ukatzen" ari da Espainia.

Horrez gain, aurkeztutako testuak dio "ultraeskuindar espainiarrek" azken urteotan "aterpea eman" dietela "kriminal faxista eta terrorista aitortuei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika