Mundua -

Latinoamerika

Espainiak bi bilbotarren atxiloketari buruzko informazio "ofiziala eta egiaztatua" eskatu dio Venezuelari

Era berean, Espainiako Atzerri Ministerioak leporatzen zaizkien "karguak argitzeko" eskatzen jarraitzen die Venezuelako agintariei.

Jose Manuel Albares Atzerri ministro. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Atzerri ministro. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Atzerri ministro. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Atzerri Ministerioak bi bilbotarren atxiloketari buruzko informazio "ofiziala eta egiaztatua" eskatzen jarraitzen die Venezuelako agintariei, baita leporatzen zaizkien "karguak argitzea" ere.

Ministerioko iturriek gaur adierazi dutenez, Espainiak Caracasen duen enbaxada Venezuelako Kantzelaritzarekin harremanetan dago, eta atxilotuen babes diplomatikoa eta kontsularra aurrera eramango duela ziurtatu du.

Venezuelan atxilotutako bilbotarren familiek adierazi dute herrialdean turismoa egiten ari zirela
Venezuelan atxilotutako bilbotarren familiek adierazi dute herrialdean turismoa egiten ari zirela
Venezuelan atxilotutako bilbotarren familiek adierazi dute herrialdean turismoa egiten ari zirela

0:50

Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak larunbatean iragarri zuen bi espainiar atxilotu zituztela, Jose Maria Basoa eta Andres Martinez, "Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionalarekin (CNI) loturak" eta Nicolas Maduro presidentea "hiltzeko plan bat" izatea egotzita.

Espainiako Gobernuak, ostera, ukatu egin zuen biak Inteligentzia Zerbitzuetakoak direnik, eta Venezuelako Gobernuari "atxilotuak artatzeko" aukera emateko ahozko ohar bat bidali ziola zehaztu zuen Enbaxadak.

Atxilotuen senideek, bilbotarrek, salaketa jarri zuten Ertzaintzan, irailaren 9an, haien desagerpena salatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, senideek sortutako egoeraren berri eman zuten, Ertzaintzak kudeaketak egin zituela eta biak Venezuelan atxilotuta zeudela baieztatu ahal izan zutela. Horren berri eman zitzaien familiei.

Irailaren 2an, Iniridan (Kolonbia), galdu zuten Venezuelan atxilotutako bi euskal herritarren arrastoa

0:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilbo Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro