Mundua -

TRUMPEN KONTRAKO 2. ATENTATUA

Biden eta Harris erabiltzen ari diren "erretorikagatik" egin diotela tiro esan du Trumpek

Donald Trumpen kontrako bigarren atentuak markatu du berriro ere AEBetako ezohiko hauteskunde kanpaina hau. Demokratak Trump jomugan jartzen ari direla salatu dute errepublikarrek. "Beraiek dira benetako mehatxua" esan du Biden eta Harrisi buruz presidente ohiak.

Donald Trumpen jarraitzaile bat lehen atentatuaren argazkia daraman elastikoarekin. Argazkia: EFE
Donald Trumpen jarraitzaile bat lehen atentatuaren argazkia daraman elastikoarekin. Argazkia: EFE
Donald Trumpen jarraitzaile bat lehen atentatuaren argazkia daraman elastikoarekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak berari tiro egitera motibatzen duen "erretorika" erabiltzea leporatu die Joe Biden presidenteari eta Kamala Harris presidenteorde eta Etxe Zurirako hautagai demokratari. 

Trumpen ustez, Ryan Wesley Routhek, igandean Floridako bere klubean golfean jokatzen ari zela ustez tiro egiteagatik atxilotu dutenak, "Biden eta Harrisen erretorikan sinetsi zuen, eta horregatik jokatu zuen horrela".

"Bere erretorikak eragin du niri tiro egitea, ni herrialdea salbatuko duena naizenean, eta haiek, berriz, barrutik zein kanpotik suntsitzen ari direnak", esan du Etxe Zurirako hautagai errepublikanoak Fox Newsi emandako elkarrizketa batean, "haiek dira benetako mehatxua".

"Tiratzaile hau bezalako tonto arriskutsuak entzuten ari direnak entzuteak, erretolika horiek denak, eragina dute; baita lehenengo erasotzailearen kasuan ere", esan du Trumpek uztailean Pennsylvaniako mitin batean bere aurka tiro egin zuen erasotzaileari erreferentzia eginez.

Presidente ohiaren iritziz, demokratek kanpainan erabili duten "hizkerak" eragin ditu bi gertakariak: "Nik ere erabil dezaket horrelako hizkera, haiek baino askoz hobeto, gainera, baina ez dut egiten", ohartarazi du.

Adierazpen hauen aurretik, Joe Biden AEBko presidenteak ohar batean adierazi duenez, "lasaitu ederra" hartu du Trump onik dagoelako, eta Zerbitzu Sekretuen lana goraipatu du. Kamala Harris presidenteorde eta hauteskunde hauetan Trumpen aurkari denak ondorengo mezua argitaratu du X sarean: "Indarkeriak ez du lekurik AEBn". 

Ryan Wesley Routh, el hombre detenido por el ataque a Donald Trump. Foto: EFE

Erasoa58 urteko gizon hawaiiar bat, Ryan Wesley Routh izenekoa, atxilotu dute bart Palm Beachen (Florida), Donald Trump AEBko presidente ohia hiltzen saiatzea egotzita. Bi kargu federal egotzi dizkiote, su-arma legez kanpo erabiltzeagatik. Routhek Trumpen alde bozkatu omen zuen 2016an, baina "atsekabetuta" zegoen bere agintaldiagatik.

Susmagarria igandean atxilotu zuten, AK-47 eraso-errifle batekin, Trumpek West Palm Beachen duen golf-klubaren inguruko hesi batetik tiro egin ostean.

Gertakariak Floridan 13:30ean zirenean jazo ziren (19:30ean, Euskal Herrian). Zerbitzu Sekretuek armatutako gizon bat ikusi zuten golf zelaiko hesitik gertu. Trump handik 300-500 metrora zegoen, golfean.  

Zerbitzu Sekretuetako agenteek ustezko erasotzailearen kontra egin zuten tiro. Gizona korrika atera zen, eta ibilgailu batean sartu. Lekuko batek argazkia atera zion ihesean joan zen furgoneta beltzaren matrikulari, eta horri esker, handik gutxira atxilotu zuten.

Zuhaixken artean erriflea, bi motxila eta GoPro kamera bat topatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump