Mundua -

Venezuela

Edmundo Gonzalez Espainiara iritsi da

Espainiako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez, emaztearekin eta Diego Martinez Belio Atzerri eta Mundu Mailako Estatu idazkariarekin batera egin du bidaia, eta Espainiara iristean Susana Sumelzo Iberoamerikarako Estatu idazkariak egin die harrera.

Jarraitzaile bat Torrekon de Ardoz herrian. Argazkia: EFE
Jarraitzaile bat Torrekon de Ardoz herrian
Jarraitzaile bat Torrekon de Ardoz herrian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadaren hegazkin batean heldu da Edmundo Gonzalez Torrejon de Ardoz (Madril) udalerrira 16:00ak jota zirenean.

Espainiako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez, emaztearekin eta Diego Martinez Belio Atzerri eta Mundu Mailako Estatu idazkariarekin batera egin du bidaia, eta Susana Sumelzo Iberoamerikarako Estatu idazkariak egin die harrera bertan.

"Aurrerantzean asilo eskaerarako tramiteak hasiko ditugu, eta Espainiak horren alde egingo du eskubide politikoak eta venezuelar guztien osotasun fisikoa bermatze aldera —batez ere buruzagi politikoena—", esan du Atzerri Ministerioak.

Borrellek "tristetzat" jo du gaurko eguna demokraziarentzat

Europar Batasuneko Atzerri Gaietako goi ordezkari Josep Borrellek esan du "egun tristea" dela gaurkoa demokraziarentzat, Gonzalezek asiloa eskatu eta Espainiaren babesa bilatu behar izan duelako, "gehiengo zabalarekin Venezuelako hauteskundeak irabazi zituen arren".

Guaidok babesa agertu dio Gonzalezi

Oposizioko buru eta Venezuelako presidente arduradun ohi Juan Guaidok —AEBra erbesteratua— ospatu egin du "venezuelarrek hautatutako presidentea seguru egotea".

"Espainian seguru dago, eta hauteskunde primarioetan babes gehien jaso zuen hautagaia, Maria Corina Machado, buru da. Lagun izango gaituzte", idatzi du X sare sozialean duen kontuan.

Venezuelako fiskal nagusia: "Xelebrekeria da Gonzalezek alde egin behar izatea"

Venezuelako fiskal nagusi Tarek William Saabek ere mintzagai hartu du Gonzalezen irteera, eta esan "antzezlan xelebre baten amaiera iritsi dela", bidean "odola, izerdia eta malkoak" izan dituena —haren hitzetan—.

Albaresek argi du Espainiak ez diola bizkar emango

Atzerri Gaietako espainiar ministro Jose Manuel Albaresek irmo esan du: "Espainiak ez dio inoiz Gonzalezi, ez ezein venezuelarri bizkar emango".

"Nahiago nuke Edmundo Gonzalezek gure babesik eta asilorik behar izan ez balu", adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Venezuela