Mundua -
AEB
Hauteskundeak igaro arte atzeratu dute Trumpen aurkako epaia
Donald Trump AEBko presidente ohi eta hautagai errepublikanoak atzerapena ospatu du, eta "albiste garrantzitsutzat" jo du. Trumpen ustez, "inoiz ez zen prozesu hau hasi behar".
Agentziak | EITB Media
Juan Manuel Merchan New Yorkeko Auzitegi Goreneko epaileak Trumpen aurkako epaiketa penalaren epaia "beharrezkoa balitz" azaroaren 26ra arte atzeratzea erabaki du; hau da, AEBko hautekundeskuak igaro arte.
Donald Trump AEBko presidente ohi eta hautagai errepublikanoak pozik hartu du atzerapena, eta "albiste garrantzitsua" dela esan du. Trumpen ustez, "inoiz ez zen prozesu hau hasi behar".
"Manhattan barrutiko fiskalaren sorgin ehiza atzeratu egin da, mundu guztia konturatu delako ez zegoela kasurik. Kamala Harris kamaradak eraso politikoa egin dit hauteskundeetako partaidetzan eragiteko. Inoiz ez zen kasu hau hasi behar", esan du Trumpek Ipar Carolinan egindako ekitaldi batean.
Maiatzean, herri-epaimahai batek ebatzi zuen Trump 32 delitu larriren errudun zela.