Mundua -
FRANTZIA
Michel Barnier izendatu dute Frantziako lehen ministro
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Michel Barnier kontserbadorea herrialdeko lehen ministro izendatzea erabaki du. Europako ministro ohi eta komisario ohia ezaguna da Brexitaren negoziazioetan parte hartzeagatik.
EITB MEDIA
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Michel Barnier kontserbadorea herrialdeko lehen ministro izendatzea erabaki du. Ministro izandakoa eta Europako komisario ohia ezaguna da Brexitaren negoziazioetan parte hartzeagatik. Horrek lurrikara politikoa eragin du herrialdean.
Ohar bidez eman du izendapenaren berri Eliseoak, eta egonkortasuna eta Frantziaren batasuna helburu hartuta, batasun gobernua eratzeko enkargua eman dio Michel Barnierri.
Eliseoak aitortu duenez, "inoiz ikusi gabeko kontsulta-zikloa" izan da, eta izendapen honekin Macron, "betebehar konstituzionalaren" mesedetan, Parlamentuan ahalik eta babes gehien lortuko duen hautagai bat proposatzen ahalegindu da.
Barnierren kargu-hartzea gaur arratsaldean izango da, 16:00etan (14:00 GMT), Parisko Matignon jauregian, Gobernuko buruzagitzaren egoitza ofizialean. Barnierrek 73 urte ditu, V. Errepublikako lehen ministro zaharrena izango da, eta Gabriel Attal gazteena ordezkatuko du.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak egin zirenetik bi hilabete pasata, egonezina gero eta agerikoagoa da ezkerreko Fronte Popularrean eta Le Penen alderdian. Frantziarrei mobilizatzeko deia egin die ezkerreko koalizioak.