Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskuin muturraren gorakada Alemanian, eragile sozialekin bilerak eta PSOEren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jarraitzaile ultraeskuindar bat, Turingian. Argazkia: EFE
Jarraitzaile ultraeskuindar bat, Turingian.
Jarraitzaile ultraeskuindar bat, Turingian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskuin muturraren gorakada Alemanian: Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdi kontserbadoreak irabazi ditu eskualdeko hauteskundeak Saxonia estatuan, % 31,5eko babesarekin, Alemaniarentzako Alternatiba (AfD, % 30) alderdi ultraeskuindarrak baino pixka bat gorago geratu da. Eskuin muturreko alderdiak lortu ditu boto gehien, ordea, Turingian ( % 30,5), eta CDU bigarren postuan geratu da ( % 24,5), hauteslekuak itxi berritan egindako inkesta baten arabera.

- Jaurlaritzak gizarte-eragileekin bilera erronda: Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak bilera sorta bat hasiko du astelehen honetan, irailaren 2an, euskal gizarte-eragileekin. Bilera horietan, legegintzaldi berriko erronka nagusiei buruz zein haren sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunei buruz hitz egin nahi du agenteekin.

PSOEren zuzendaritzaren bilera: PSOEk zuzendaritza batzordea bilduko du astelehen honetan, Pedro Sanchezek azaroan deitu asmo duen Kongresu Federalaren atarian. Lurraldeetako buruzagitzen hautaketa prozesuak amaitu eta alderdia indarberritu nahi dute sozialistek. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Albisteak Alderdi Sozialista Eusko Jaurlaritza albisteak Alemania albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Alemaniako hauteskundeak