Mundua -
gerra gazan
Israelek "etenaldi humanitarioak" adostu ditu Gazan, polioaren aurkako txertaketa egiteko
Igande honetan hasiko da txertaketa eta txandaka egingo da gazako hiru guneetan. Guztira, polioaren aurkako 1,2 milioi txerto baino gehiago emango dira.
eitb media
Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Israelekin "etenaldi humanitarioak" adostu izana baieztatu du gaur, osteguna, polioaren aurkako txertaketa egin ahal izateko Gazan. Igandean ekingo zaio txertaketari.
Bederatzi eguneko "etenaldi humanitarioa" ezarriko da, hiru egun eremu bakoitzerako: erdialdea, hegoaldea eta iparraldea. Lehenengo txertaketa-txanda amaitutakoan, gainontzeko herritarren txanda izango da, "lau asteko epean", OMSko Palestinako ordezkariak, Rik Peeperkornek, zehaztu duenez.
Pasa den igandean polioaren aurkako 1,2 milioi txerto baino gehiago iritsi zirela jakinarazi du Gazako Osasun Ministerioak.