Mundua -

Hauteskundeak

Venezuelako Fiskaltzak deklaratzera deitu du astelehen honetan Edmundo Gonzalez, "konspirazioa" egotzita

Oposizioko koalizio nagusiaren webgunea ikertu nahi dute, bertan uztailaren 28ko hauteskunde presidentzialen "akten %83,5" jaso dutela eta oposizioaren garaipena ondoriozta daitekeela baitiote.

Edmundo González, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Edmundo González, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Edmundo González, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Ministerio Publikoak deklaratzera deitu du astelehen honetan Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioaren burua, "konspirazioa" eta beste delitu batzuk egotzita, Tarek William Saab fiskal nagusiak larunbatean jakinarazi zuenez.

Fiskaltzaren eskaeraren arabera, oposizioburuak 10:00etan (Euskal Herriko 16:00etan) deklaratu beharko du Caracasen, "funtzioak usurpatzea, agiri publikoak faltsutzea, legeen desobedientziarako deia egitea, delitu informatikoak, delituak egiteko elkartea osatzea eta konspirazioa" egotzita.

Fiskaltza oposizioko koalizioaren (PUD) webgunea ikertzen ari da, bertan uztailaren 28ko hauteskunde presidentzialen "akten % 83,5" jaso zutela eta oposizioaren garaipena ondoriozta daitekeela baitiote.

Auzitegi Gorenak Maduroren garaipena berretsi eta biharamunean iritsi da Fiskaltzaren erabakia. Herrialde askok ez dute onartzen emaitza, eta hauteslekuetako agiriak argitaratzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hugo Chavez Eguneko albisteak Albisteak Venezuela