Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kamala Harris, hautagai: Kamala Harrisek onartu du Alderdi Demokrataren hautagaitza Etxe Zurirako, eta presidentegai izatea lortu duen lehen emakume afroamerikarra eta Asiako Hegoaldeko arbasoak dituen lehena da. "Estatubatuar guztien presidentea" izango dela hitzeman du hitzaldian. Kanpo politikari dagokionez, Ukrainari eta Israeli babesa emango diela ziurtatu du, eta berretsi du su-etenaren akordioa lortzeko "unea" dela, bahituak askatzea ziurtatuta.
- Venezuelako hauteskundeak: Venezuelako Auzitegi Gorenak Nicolas Maduro presidentearen garaipena berretsi du uztailaren 28an herrialdean egindako hauteskundeetan. Oposizioak eta munduko hainbat herrialdek kolokan jarri zituzten Venezuelako hauteskundeen emaitzak. Gobernuak iruzurraren inguruko "kapitulua" amaitutzat eman duen arren, nazioarteko hainbat agintzarik emaitzak publikatzeko eskaera egiten dute
- Mont Blanceko istripuaren azken ordua: Hildako Lezoko eta Oiartzungo mendizaleen familiak Chamonix-Mont Blancen daude, gorpuak aberriratzeko izapideak betetzeko. Eusko Jaurlaritzak eta Oiartzungo eta Lezoko Udalek eskura dituzten baliabide guztiak jarri dituzte hildako mendizaleen familien eskura, izapide administratiboak azkartu eta bi gorpuak Frantziatik Euskal Herrira lehenbailehen ekartzeko.