Mundua -
Demokraten Biltzarra
Barack Obamak "kapitulu berri" bat irekitzea eskatu du Kamala Harris Etxe Zurira heltzeko
Barack Obama AEBko presidente ohiak Demokraten Batzarrean egin duen hitzaldia baliatu du Joe Biden egungo presidentea goraipatzeko. Horren esanetan, "arrisku handiko une batean demokrazia defendatzeagatik" gogoratuko dute estatubatuarrek.
Agentziak | EITB Media
Barack Obama AEBko presidente ohiak (2009-2017) "kapitulu berri" bat irekitzea eskatu du Kamala Harris hautagai demokrata Etxe Zurira heltzeko, eta Donald Trumpen aroa atzean uzteko.
Chicagon egiten ari diren Demokraten Batzarreko bigarren egunean obamatarrak izan dira hizlari nagusiak. Ostegunean Kamala Harris izendatuko dute, ofizialki, demokraten presidentegai gisa.
"Yes we can!" oihukatu diote Obamari eszenatokira igo denean, presidente ohiak 2008ko bere kanpainan erabili zuen leloa errepikatuz.
Harrisek irudikatzen duen Estatu Batuak deskribatzeko "askatasuna" eta "aukera" hitzak erabili ditu Obamak.
Barack Obama AEBko presidente ohiak Demokraten Batzarrean egin duen hitzaldia baliatu du Joe Biden egungo presidentea goraipatzeko. Horren iritziz, "arrisku handiko une batean demokrazia defendatzeagatik" gogoratuko dute estatubatuarrek.
Aurretik, Michelle Obama lehen dama izandakoak hartu du hitza, eta Kamala Harrisekin "itxaropena" bueltatzen ari dela nabarmendu du.