Mundua -

EKIALDE HURBILA

Gazan su etena lortzeko "azken aukera" izan daitekeela ohartarazi du Blinkenek

Israelera egiten ari den bisitan AEBko diplomaziaburuak adierazi duenez, "une erabakigarria" izan daiteke Gazan "bake iraunkorra" lortzeko.

Blinken eta Netanyahu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Blinken eta Netanyahu, artxiboko irudi batean
Blinken eta Netanyahu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Israelera joana da Gazan su etena lortzeko ahaleginei bultzada emateko. Tel Aviven Isaac Herzog Israelgo presidentearekin elkartu aurretik nabarmendu duenez, hau izan daiteke azken aukera su etena lortu eta Hamasek bahitutakoak askatzeko.

AEBko diplomaziaburuak Israelera egin duen bederatzigarren bisita da, Hamasek urriaren 7ko erasoa egin eta ondoren Israelek Gazan erasoaldia hasi zuenetik. Blinkenen esanetan, "une erabakigarria" izan daiteke eta "agian, azken aukera" bahitutakoak askatzeko eta bake iraunkorra lortzeko.

Blinkenek azaldu duenez, akordioa lortzeko Joe Biden AEBko presidentea egiten ari den "ahalegin diplomatiko biziaren" baitan egin du Israelera bisita. Are gehiago, akordioa lortzeko ordua dela azpimarratu du. Herzogekin bildu ondotik, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkartuko da.

Bestalde, negoziazioetan akordiorik lortu ez izanaren zama Hamasi leporatu dio Herzog presidenteak, aurrera egiteari uko egin diola iritzita. Hala ere, akordioa lortzeko itxaropena agertu du.

Gazan su etena lortzeko egindako azken proposamena baztertu du azken orduetan Hamasek. Azken horrek ez du negoziazioetan parte hartu, eta duela bi hilabete adostutako puntuetan atzera egitea egotzi dio Netanyahuri. Horregatik, Israeli presioa egiteko eskatu die bitartekari lanak egiten ari diren herrialdeei

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gazako bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina Ekialde Hurbila Hamas gaur