Mundua -

Indarkeria matxista

Alberto Fernandez Argentinako presidente ohia inputatu dute, indarkeria matxista egotzita

Fabiola Yañezek salaketa penala jarri zuen Fernandezen aurka lesio larriengatik. Agintari ohiak ukatu egin ditu akusazioak eta salaketa "faltsua" dela adierazi du. Halaber, uko egin dio Alderdi Justizialistako buru izateari.

Alberto Fernandez presidente ohiaren 2023ko urriaren 27ko artxiboko argazkia. EFE.
Alberto Fernandez presidente ohiaren 2023ko urriaren 27ko artxiboko argazkia
Alberto Fernandez presidente ohiaren 2023ko urriaren 27ko artxiboko argazkia. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez fiskalak Alberto Fernandez (2019-2023) Argentinako presidente ohia inputatu du formalki asteazken honetan, Fabiola Yañez lehen dama ohiaren eta bikotekide ohiaren aurkako bi lesio larri eta mehatxu hertsagarri egotzita.

"Prozesuaren xede diren gertakariak denboran zehar garatu den harreman asimetrikoan eta botere-desberdintasunean oinarritutako genero-indarkeriaren testuinguru bat agerian uzten duen kontakizun batetik sortzen dira", dio Clarin egunkariak jasotako idatziak.

Fiskalaren arabera, egoera hori esponentzialki areagotu zen Fernandez presidente aukeratu ondoren. Zehazki, Yañezen aurkako bederatzi indarkeria-ekintza zehaztu ditu, besteak beste, 2016an abortua egitera behartu zuenekoa.

Alderdi Justizialistako buru izateari uztea

Argentinako Alderdi Justizialistako buruzagi izateari uko egin dio Fernandezek asteazken honetan.

"Ustezko genero-indarkeriagatik Justizia Federalean ikertua izaten ari naizen salaketaren esparruan, alderdi justizialistako presidente karguari uko egiten diot", adierazi du Alderdiko Kontseilu Nazional Federalari igorritako gutun batean.

Fernandezen esanetan, "alderdia faltsuki egozten zaizkion gertakariekin ez nahasteko" hartu du erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Argentina