Mundua -

Gertakaria

Eiffel dorrea hustu dute, baimenik ez zuen pertsona bat eskalatzen ikusi ondoren

Olinpiar Jokoak amaitu baino ordu gutxi lehenago ikusi dute. Hura atxilotu ostean, aldi baterako itxi dute dorrea.

Joko Olinpikoetako eraztunak izan ditu egunotan Eiffel dorreak. Argazkia: EFE
Joko Olinpikoetako eraztunak izan ditu egunotan Eiffel dorreak. Argazkia: EFE
Eiffel Dorrea eskalatzen ari zen pertsona bat atxilotu dute

0:37

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Eiffel dorrea hustu du, baimenik ez zuen pertsona bat dorrea eskalatzen ikusi ondoren. Hura atxilotu ostean, aldi baterako itxi dute dorrea.

Parisko Olinpiar Jokoak amaitu baino ordu gutxi lehenago gertatu da.

15:30 aldera hasi dira dorrea husten, eta bisitari talde bat bigarren solairuan harrapatuta geratu da. Bertan 30 minutu eman ondoren jaitsi dituzte guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak