Mundua -
indarkeria matxista
Alberto Fernandez Argentinako presidente ohia salatu du bere bikotekide ohiak, indarkeria matxista egotzita
Espainiatik, Fabiola Yañezek salaketa penala jarri du Fernandezen aurka Argentinako epaitegi batean. Agintari ohiak, bere aldetik, akusazioak ukatu ditu eta salaketa "faltsua" dela adierazi du.
EITB MEDIA
Alberto Fernandez Argentinako presidente ohia salatu du Fabiola Yañez bikotekide ohiak eta haren semearen amak, indarkeria matxista egotzita, bertako hedabideek astearte honetan jakitera eman dutenez. Indarkeria fisikoa eta jazarpena argudiatuta jo du Yañezek auzitegira.
Salaketa etorri da Argentinako Justiziak, agintari ohiaren ustezko influentzia-trafikoari buruzko ikerketa baten baitan, ekainean Fernandezek Yañezi ustez emandako tratu txar fisiko baten berri emango zuten mezuak aurkitu ostean.
Yañezek Espainiatik telematikoki egindako salaketa horren ondotik, iaztik Espainian bizi da, sare sozialean argitaratutako ohar baten bidez akusazio guztiak ukatu ditu presidente ohiak. Fernandesek arabera, salaketa "faltsua" da, eta aurreratu du frogak aurkeztuko dituela Justiziaren aurrean, "benetan gertatu zena erakusteko".
"Nire seme-alaben, nire pertsonaren eta Fabiolaren beraren osotasunagatik, ez dut adierazpen mediatikorik egingo, baizik eta benetan gertatu zena agerian utziko duten frogak eta testigantzak aurkeztuko ditut Justiziaren aurrean", gaineratu du presidente ohiak.