Mundua -

Ekialde Hurbila

Indarkeriak ez du etenik Ekialde Hurbilean, Haniyehren hilketari Iranek emango dion erantzunaren zain

Ziurgabetasun egoera horren aurrean, ehiza-hegazkin eskuadroi bat bidali du AEBk zonaldera, eta hegazkin konpainia nagusiek bertan behera utzi dituzte Beirut eta Tel Aviverako hegaldiak. Bien bitartean, Israelek Gazako Zerrenda bonbardatzen jarraitu du goizaldean.

Deir al Bala errefuxiatu-gunea, sutan, Israelek egindako eraso baten ondorioz. EITB MEDIA
Deir al Bala errefuxiatu-gunea, sutan, Israelek egindako eraso baten ondorioz. EITB MEDIA
Gutxienez 6 pertsona hil eta 18 zauritu ditu Israelek Deir al-Balahn egindako bi erasotan

0:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriak gora egiten jarraitzen du azken orduetan Ekialde Hurbilean, Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagiaren hilketagatik Iranek eman dezakeen erantzunaren aurrean tentsioa areagotzen ari den bitartean.

Gauzak horrela, gutxienez bederatzi palestinar hil dira Gazako Zerrendan azken orduetan, horietako sei Deir al-Balah hiriko errefuxiatuen eremuan, drone batek ospitale bateko patioa bonbardatu ostean. Erasoaren ondorioz, sutea piztu da desplazatuak bizi ziren kanpin-dendetan. Jabalia eta Nuseirat eremuak ere bonbardatu ditu Israelek.

Bestalde, Libanok 30 kohete jaurti ditu Israelgo iparraldera, baina gehienak Israelgo aireko defentsa-sistemek geldiarazi dituzte.

Ziurgabetasun egoera horren aurrean, ehiza-hegazkin eskuadroi bat bidali du AEBk zonaldera, eta hegazkin-ontzi bat Mediterraneora. Gainera, AEBk, Erresuma Batuak, Jordaniak, Suediak eta Argentinak Libano uzteko gomendatu diete herritarrei, eta hegazkin konpainia nagusiek bertan behera utzi dituzte Beiruterako eta Tel Aviverako hegaldiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Libano