Mundua -

PRESOEN TRUKEA

Pablo Gonzalez familiarekin harremanetan jarri da

Kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta.

Pablo Gonzalez aske gelditu ostean. EITB Media.
Pablo Gonzalez aske gelditu ostean
Pablo Gonzalezek telefonoz hitz egin du Oihana Goiriena eta bere hiru semeekin

1:37

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Gonzalez kazetaria ostegunean askatu zuten Polonian, bi urte eta bost hilabete preso egon ostean, Errusiarentzat espiatzea leporatuta, eta gaur arratsaldean jarri da harremanetan bere familiarekin.

Familiak EITBri esan dionez, 14:30 aldera deitu dio familiari, eta "ondo" dagoela esan die. Dirudienez, "ez du bere umorea galdu", guztiekin txantxetan aritu baita.

"Azken bi urte eta bost hilabeteetako unerik zirraragarriena izan da", esan du familiak.

Gonzalez azterketa medikoaren emaitzen zain dago orain, Moskutik alde egin ahal izateko.

Oihana Goirienaren hitzetan, Espainiako Gobernuak ''ez du ezer egin'' Pablo Gonzalez askatzeko
Oihana Goirienaren hitzetan, Espainiako Gobernuak ''ez du ezer egin'' Pablo Gonzalez askatzeko
Oihana Goirienaren hitzetan, Espainiako Gobernuak ''ez du ezer egin'' Pablo Gonzalez askatzeko

1:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Polonia